Albisteak

 
Ekaina eta uztaileko jarduera-egitarauaren 21.000 ale hasiak dira dagoeneko banatzen herritarren buzoietan. Bertan iragartzen dira Udaletxeko zenbait sailek eta herriko kirol eta kultura elkartek antolatutako ekintzak.

Jardueren egitaraua,  ohikoa denez, hainbat udal eraikinetan lor daiteke, esaterako: Santa Klara kulturtegian, Pando Aisia kiroldegian, eta Portugaleteko Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan. Izan ere, egitarauan, ekintza kulturalak, kirol mailakoak, erakusketak, hitzaldiak  eta, halaber, gizarte zentroetan eta Gazte Gelan antolatzen diren ekintza guztiak agertzen dira herritarrek haien berri izateko.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00