Albisteak

 
Horma-irudi berri batek aurrerantzean gure herria, Alonso Allende Etxaldean, hain zuzen, ederragotuko du ondo ederragotu ere.
Sonia Rodríguez Vázquez artista portugaletetarrak eginiko lan honek kristalezko sabaia irudikatzen du, hau da, emakumeek beren ibilbide profesionalean topatzen duten muga ikusezin hori. Izan ere, emakumeak izateagatik, gizonek baino oztopo gehiago dute erantzukizun-lanpostuetara iristeko. Egoera hau nabaria da oso aztertzen badugu emakumeek formazio eta kualifikazio handiagoa izanda eta lan-merkatura iritsita ere, haien presentzia ez dela aginte-tokietan areagotu.

Nolanahi ere, artelanak itxaropen-mezu bat helarazten digu, gizarte-aldaketa bati buruzkoa non gertuko etorkizun batean lan-aukeren berdintasuna egongo baita.
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00