Albisteak

 
Datorren larunbatean, maiatzak 11, hogeita hamar bat ostalaritza establezimenduk hartuko dute parte Portugaleten bidezko merkataritzako kafearen aldeko kanpainan. Hori dela eta, betiko kafearen ordez, bidezko merkaratitzakoa eskainiko diete bezeroei eta, horretaz gain, informazio orri bana eta kanpainako baso-azpiko batzuk ere bai.

Larunbatean bertan hainbat informazio-mahai instalatuko dira Portugalete osoan, bidezko merkataritzako produktuak erakusteko. Mahaiotan boluntario moduan arituko dira ekimen honen talde eragilea osatzen duten erakundeetako kide batzuk. Erakunde horiek hauexek dira: Portugaleteko Aisialdi Sarea, Juan Bonal Fundazioa, SAL GKE,  Portugaleteko Udalaren Gizarte Zerbitzuak, Kidenda eta Adaka.



Informazio gehiagorako, txertaturiko dokumentua.

Kartela (PDF, 687KB)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00