Albisteak

 

Portugaleteko aipu oneko herritar batzuek, hamaikak, hain justu ere, beren irudia agertu nahi izan dute Euskaraldia egitasmoari atxikimendua erakusteko.

Portugaleteko Udalak urte osoan burutuko den ekimen hau zabaltzeko beste jarduera batzuk beste direlarik, hainbat portugaletar ospetsuren sostengu publikoa nabarmendu nahi dugu, jendaurrean erakutsi baitute hamaika horiek euskararekiko konpromisoa.

Horiek horrela, ekainaren 15ean (ostirala) Portugaleteko lehen Hamaikakoaren aurkezpena egin genuen udaletxeko plaza inguruan. Hamaikakoa osatzen duten kideek hainbat arlotan egiten duten lanari esker, arras ezagunak dira. Haiek ere “Euskaraldia: 11 egunez” ekimenarekin bat egin nahi izan dute. Euskaraldia hitza osatzen duten hamaika hizkiak banatuta, taldeko argazkia egin genuen.

Portugaleteko Hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa sustatzeko babes-urratsa egin dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira eta portugaletetarrei dei egin nahi diete, ariketa sozial honetan parte har dezaten, herritarrek ere, ahobizi eta belarriprest rolen bitartez, parte hartzeko aukera izango dute eta.

Beraz, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera hazteko ariketa egingo dugu Euskaraldian parte hartzen dugunok.

Hona hemen Portugaleteko Hamaikakoa osatzen dutenak:

  • Xabier Aburruzaga, musikaria.
  • Nerea Anasagasti, atleta.
  • Karlos Belasko, San Nikolas Arraun Taldeko presidentea.
  • Ander Capa, Athletic Klubeko jokalaria.
  • Abel Castañares, Ikusgarri dantza taldeko presidentea.
  • Alfre Elgezabal, Bizkaia Irratiko kazetaria eta esataria.
  • Itsaso Quintana, aktorea.
  • Maier Lorizate, Biokimika irakaslea EHUn.
  • Koro Mendieta, TELE 7ko kazetaria.
  • Nerea Martínez, aktorea, dantzaria eta koreografoa.
  • Neli Zaitegi, Euskadiko Eskolako Kontseiluko presidentea.
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00