Albisteak

 
Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek “IGUALDAD 4.0” programari esker berdintasunarekiko eta generoikuspegiarekiko sentsibilizazioa lantzen dihardute gazteekin.
Ekimen honek ohartarazi nahi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasun benetakoaren eta eraginkorraren alde lan egiteko beharraz.

Horretarako, martxoaren 1ean 19:30ean (ostirala) Gazte Gelan ekitaldi bat antolatu dugu jendeak ikus dezan gazte askok berdintasunaren aldeko borrokan inplikazio handia dutela. Ekitaldian gazte erabiltzaileek egindako pankarta aldarrikatzailearen aurkezpena egingo da. Ondoren, “Estudiando la sociedad” performancearen antzezpena egongo da. Amaitzeko, berdintasunaren aldeko pedalkada egingo dugu. Halaber, “Diruaren sexu ezkutua” diru-zorroen erakusketa ikusgai egongo da. Haurralde Fundazioak lagatako erakusketa dugu eta martxoaren 1etik 29ra arte ikusteko parada izango dugu.

Informazio gehiago:

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán, z/g
94 472 93 13 / juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 eta 17:00-19:00

GAZTE GELA
Maestro Zubeldia, z/g
94 472 92 84 / aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 16:00-21:00
Larunbatetan, 10:00-14:00 eta 16:00-21:00

Informazio gehiago (PDF, 201 KB)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00