Albisteak

 
Vértigo programa Portugaleteko eta ingurumarietako artista gazteei laguntzeko eta ahalduntzeko zerbitzua da. Izan ere, gazte horiek beren lan arloan sentitzen duten bertigoari aurre egiten ikasi behar dute baita beldurra gainditzen ere.  

Proiektu honen gidaritza Espacio Artemisa elkarte portugaletetarrak izango du. Alta, artean, kulturan eta arlo sozialean formazioa duten 23 eta 25 urte bitarteko gazteek osatzen dute ellkartea. Proiektua Gazte Gelan burutuko da 2019.urte osoan.

Gazteek eduki ditzaketen zalantza eta beharrak jasotzeko, Espacio Artemisa elkartearen (www.espacioartemisa.org)  webgunearen barruan orrialde bat irekiko da. Bertan, harpidetza eginda informazio anitz jaso dezakete gai askori buruz, esaterako, programari buruz, deialdi nahiz lehiaketei buruz baita artikulu interesgarriei buruz ere.



Prentsa oharra ikusi (PDF 124KB)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00