Albisteak

 

Portugaleteko Udalak guztiz berritu du Portugaleteko Merkataritzarako web plataforma, hau da, www.portugaletecomercial.org.

Irudi berria agerian izateaz gain, askoz arinago nabiga daiteke aurreko webgunearen abantaila berberak dituelarik. Esan gabe doa edozein gailutatik (PC, ordenagailu eramangarria, tabletak eta Smartphone-ak) ere erabiltzeko modukoa izango dela.

Erabat elebiduna den plataforma berri honek berrikuntza du herritarrei beren-beregi dedikaturiko atal bat non herriko merkataritzaren abantailak nahiz kanpainak kontsultagai egongo baitira. Merkataritzako Gidak ere sarean jarraituko duela gaineratu behar da. Dakigunez, proiektuan parte hartu nahi izan duten merkataritza-establezimenduak, ostalariak eta zerbitzuak bertan daudenez herritarrek teknologia berriei esker Portugaleteko merkataritza-eta enpresa- eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, Google Maps bitartez ere mapa interaktibo bat izango dute eskuragarri.

Halaber, Portugaleteko establezimendu, saltoki eta enpresek atal bana dute euren negozioari dagokion informazio zehatza agertzeko. Hori dela kausa, Portugaleteko Udalak plataforman ez dauden merkatariak parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Horiek horrela, inguraldeko merkatari eta ostalarien arteko lankidetza bultzatuko dugu eta Portugalete Merkataritza leloaren irudipean lankidetzaren ondoriozko sinergiak baliatuko ditugu.

Ireki berriak diren establezimenduek edo plataforman, egun, agertzen ez direnek ere agertzeko aukera izan dezakete erraztasun handiz. Berebat, Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez (www.portugaletecomercial.org.) galdetegi bat bete besterik ez dute. Portugaleteko Udalak, horren harira, webgunearen aurreko fitxa bete zuten establezimenduei eskatu nahi die plataforman sartzeko eta bere negozioari dagokion tokian ea datuak ondo dauden birpasatzeko. Hala, balizko akatsak ahalbait azkarren zuzenduko ditugu. Lokaletako argazkiak urteko lehen hiruhilekoan sartuko ditugu. Irudia berritu nahi duten saltokiek, inolako eragozpenik gabe, egiteko abagunea izango dute Merkataritzako Bulego Teknikoarekin harremanetan jarriz.

Bestetik, gogoratu behar dugu merkatariarentzat Web ataria dela komunikabiderik garrantzitsuena bertan Portugaleteko merkataritzako eta enpresaritzako arloarekin zerikusia duen informazio oro eskuragarri baitago. Kanpainak, albisteak, diru-laguntzak, arautegiak edo formaziosaioak ikusgai daude; nahi izanez gero, saltokiak ezagutarazteko asmoz parte hartzeko dinamizazio-kanpainak eta jarduerak ahantzi gabe.

Orrialdean posta elektroniko- zerrenda batean ere harpidetza egin dezakezu. Portugaleteko Udalaren Merkataritzako Bulego Teknikoak helbide horretara, prezeski, bidaliko dizkizu berehalakoan hala informazio garrantzizkoa nola hilabetekaria.

Udalak, berrikuntza hau eginda herritar eta merkatariengandik eurengandik hurbilago egon nahi du. Era horretara, herriko merkataritza nabarmendu nahi du baita herritarren eta Udalaren arteko harremana erraztu ere.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00