Albisteak

 

Portugaleteko Udalak deialdia egin du garatzeko bidean dauden herrialdeekin lankidetza-proiektuak 2019an egiteko dirulaguntzak eskatzeko. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 14an irekiko da.

Garapenaren lankidetzarako proiektuak pobretuetan egitekoak dira, helburu hauexek izan behar dituztelarik: batetik, garapen ekonomiko eta sozial orekatua lortzea; osasuna, hezkuntza eta giza-eskubideak sustatzea eta gobernantza demokratikoa, norbanako askatasuna eta giza-taldearena ere lantzea, eta, bestetik, kultura-inposizioa ekidinda dirulaguntzaren onuraduna den herriaren idiosinkrasia bera eta ingurumena ere errespetatzea.

 Laguntzen deialdia (PDF 147KB)

 Argibide gehiago (PDF 544KB)

Proiektuaren galdesorta (DOC 110KB)

Txosten ekonomikoa: Dirulaguntzen justifikazioa (XLSX 110KB)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00