Albisteak

 

Horiek horrela, gazteen enplegagarritasunari lagundu nahian, lau prestakuntza-saio antolatu dute. Aurrena keinu hizkuntzaren ikastaroa da, B1 maila lortzeko. Irailaren 19tik azaroaren 29ra egingo dute astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara.

Izena emateko epea abuztuaren 28tik irailaren 12ra bitartekoa izango da. Parte hartu ahal izateko, ezagutza maila jakin bat eduki behar da keinu hizkuntzaz. Horretaz gain, gazteei lan-merkaturako sarbidea erraztu nahian, beste hiru saio ditugu. Hasteko, irailaren 22an “Curriculum erakargarri eraginkorrak” izenekoa izango dugu; izena eman daiteke abuztuaren 28tik irailaren 15era bitartean. Bigarrenik, urriaren 6an lanbide profila hobetzeko teknikak izango dira mintzagai; izena emateko epea irailaren 6tik 29ra bitartekoa izango da. Eta azkenik, urriaren 20an hainbat aholku eskainiko dugu lan elkarrizketa arrakastatsuak egin ahal izateko; interesik baduzu, eman izena irailaren 20tik urriaren 13ra bitartean. Ordutegia berbera izango da guztietan: hots, 19:00etatik 21:00etara.

Era berean, gazte jendearen aisialdia kalitatezkoa eta aberasgarria izan dadin eta lagungarria, halaber, haien zaletasun eta gustuetarako, hainbat saio hezigarri ere garatuko dugu datozen hilabeteotan. Lehenik, urriaren 4, 9, 11, 16 eta 18an 19:00etatik 21:00etara arropa eta osagaiak kustomizatzeko lantegia izango dugu; izena emateko epea irailaren 2tik 25era bitartekoa izango da. Eta azkenik, karakterizazio lantegia ere antolatu dugu urriaren 14, 21 eta 28an egiteko, izena emateko epea irailaren 14tik urriaren 7ra bitartekoa delarik.

Halaber nabarmendu nahi dugu Portugaleteko Gazte Gelak apustu garbia egin duela lantegi askotariko eta anitzak antolatzearen alde eta, horren ondorioz, jarduera zenbait izango ditugu irailean eta urrian. Hala nola, irailaren 7an 18:30ean “Udako oroimenen album txikia” izeneko lantegia izango dugu; irailaren 29an 18:30ean Oreozko trufak egiteko bat; urriaren 13an 18:00etan beste bat muffin gaziak egiteko; eta azkenik, urriaren 25ean 18:00etan kandela-eramateko politak egiteko lantegia.

Bukatzeko, erakusketak aipatuko dizkizuegu. Batetik, irailaren 14tik 28ra, Ibaialde izenekoa izango dugu, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak utzita; eta bestetik, urriaren 3tik 30era, diziplina anitzeko erakusketa ikusi ahal izango dugu, Uxue Castrillo portugaletetarraren eskutik.

Informazio gehiagorako:
GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán kalea z. g.
94 472 93 13 / juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 11:00etatik
14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

GAZTE GELA
Maestro Zubeldia kalea z. g.
94 472 92 84 / aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 16:00etatik
21:00etara
Larunbatetan 10:00etatik 13:30era eta
16:00etatik 21:00etara

www.gazteriaportugalete.org

Flyer-a (JPG, 411 KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00