Albisteak

 
Bisita gidatua 

Portugaleteko paisaia desberdinen eraikuntza gizakiaren eta itsasoaren elkarreraginak baldintzatu du: aldaketak faktore sozialen, ekonomikoen eta biztanleek itsasoaren aurkako etengabeko borrokan egin dituzten obren ondoriozkoak izan dira.
Gure egungo paisaian oraindik dirauten aztarnen bidez, beste garai batzuetako paisaiak (marinel Portugalete, bizitegikoa, industriala) irudikatzen saiatuko gara, gure egunetako Portugalete turistiko eta komertzialeraino iritsi arte.

Hizkuntza: Gaztelania.
Elkargunea: Portugaleteko turismo bulegoa. La Canilla eraikina, La Canilla pasealekua z/g.
Egunak eta orduak: Astelehenetik, hilak 16, ostegunera, hilak 19, 12:00etan, ostiralean, hilak 20 eta larunbatean, hilak 21, 12:00etan eta 17:00etan. Igandean, hilak 22, 12:00 etan.
Antolatzaileak: Portugaleteko Udala, Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko Saila, Merkataritza Saila eta Turismo Saila.
Informazioa eta erreserbak: 944 729 314.
Leku-kopuru mugatua.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00