Albisteak

 

Euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ikasten ari direnen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin, aurten Portugaleteko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Xaribari AEK Euskaltegiak elkarlanean seigarren aldiz antolatu zuten Mintzodromoa Portugaleten, maiatzaren 31n (osteguna) San Roke plazan. Goizean saio bat zegoen aurreikusita 10:00etan eta arratsaldean beste bat 17:00etan.

Gai bakoitza jorratzeko hamabost minutu izan zituzten. Gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez aldatzen zirenez, beste mintzakide batzuk ezagutzeko parada izan zuten.

Prentsa oharra (PDF, 852 KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00