Portugaleteko Udalak Berdintasun arloan lan-ibilbide luzea du, 2003. urtean Berdintasunaren I. Plana onetsi baino lehenagotik, hain zuzen ere. Izan ere, harrezkero urte osoan dihardu lanean. Berdintasunaren Batzorde Mistoa izeneko parte-hartzerako mahai sektorialak proposatzen dituen egitasmo desberdinak burutzeko ahaleginetan, Udalaren Berdintasunaren IV. Planak dakartzan bost gidalerrootako helburuak betetze aldera (berdintasunerako gobernantza; balio-aldaketa, emakumeen ahalduntzea, elkarte sozial erantzukidea eta emakumeenganako indarkeriarekin amaitzea).
Hala eta guztiz ere, martxoaren 8a dela eta, urtero Udal sail desberdinek jarduketa-egitarau bat antolatu ohi dute emakumeek pairatzen dituzten desberdintasun-egoerak nabarmentzeko. Alta, helburu dute herritarrak sentsibilizatzea eta lortzea egoera horiek urritu eta desager daitezen.
Horren karietara, aurten Udalak gizarteak gero eta ozenago egiten dituen aldarrikapenekin bat egiten du oinarria delarik lan arloan desberdintasun-egoerak salatzea eta zaintza-lanetan eta etxeko lanetan erantzukidetasuna sustatzea.
Berdintasunaren Batzorde Mistoak eskatuta, Udalbatzak onetsitako erakunde-adierazpenak martxoaren 8rako mugimendu feministen ekimenak sostengatu nahi ditu.
Horretaz gain, Udalak dei egin nahi die herritar guztiei eta, bereziki, Portugaleteko gizonei, konpromiso aktiboa eurengana dezaten indarkeria matxistaren kontra jarduteko eta zalantzatan jartzeko jarrera eta pentsamolde sexista guztiak, oraindik ere guztiz hedatuta baitaude, tamalez, gure gizartean.
JARDUEREN EGITARAUA
AKTIBA ZAITEZ! Berdintasunerako bidea
MARTXOAREN 1ETIK 31RA BITARTEAN
“Hainbat kontzeptu argitu” erakusketa
Astelehenetik ostiralera: 16:00-21:00
Larunbatetan,10:00- 14:00 eta 16:00-21:00
Gazte Gela
14-30 urte bitarteko gazteentzat
MARTXOAREN 8RA ARTE
Lantegia: “Bestelakoak, besterik ez”
Martxoaren 7ra arte ► Berdintasunaren aldeko txapa-banaketa
Astelehenetik ostiralera: 16:00-21:00
Larunbatetan,10:00- 14:00 eta 16:00-21:00
MARTXOAREN 9RA ARTE
Lantegia: “Kontzeptuak desegin”
Martxoaren 8ra arte► Norberaren ekarriak azken jarduera egiteko
Astelehenetik ostiralera: 16:00-21:00
Larunbatetan,10:00- 14:00 eta 16:00-21:00
Martxoak 9,18:30ean ► Azken eztabaida
Gazte Gela
14-30 urte bitarteko gazteentzat
MARTXOAK 8
Elkarretaratzea eta erakunde-adierazpena irakurri
Solar plaza, 12:00
Herritar guztientzat
Herri-bazkaria emakumeen alde
Buenavista gizarte-etxea, 14:00
Herritar guztientzat
Aurretik izena eman behar da
“Portugaleteko koadernoa” alearen aurkezpena Rubén Las Hayasen eskutik
Aintzatespen-ekitaldia Portugaleteko emakume nabarmen batzuen alde
Santa Klara kulturtegia, 19:30
Herritar guztientzat
Berdintasunaren aldeko txapa-banaketa
Gazte Gelaren ingurumarietan,18:30
14-30 urte bitarteko gazteentzat
MARTXOAK 13
Zinegoak. Extensión Portugalete
Film laburrak:
- The migrant mixtape
- Taylor
- Little potato
- Marguerite
- Ornitorrinco
- Tarde de recreo
Dock Ballonti zineak, 18:30
Herritar guztientzat
MARTXOAK 20
Zinegoak. Hedapena Portugaleten
Film luzea: Hoy partido a las tres
Dock Ballonti zineak, 18:30
Herritar guztientzat
MARTXOAK 27
Zine Labur / Film laburren emanaldia
Euskal Herriko film laburren emanaldia. Emakumeek zuzenduriko film hauek genero-indarkeria dute ardatz.
Filmak ikusi ondoren, berriketaldia egongo da Nagore Eceiza zuzendariarekin.
Santa Klara kulturtegia, 19:00
Herritar guztientzat
APIRILAK 10 ETA 11
Portugaleteko XVII. Berdintasunaren Jardunaldiak
Santa Klara kulturtegia
Asteartean, 9:00-14:30
Asteazkenean, 9:00-14:30
Herritar guztientzat
Izen-ematea doan. Plaza mugatuak