Erabilerraztasuna

Sarrera

Erabilerraztasunaren xedea zenbait erabiltzaile-taldek Interneten nabigatzerakoan dituzten oztopoak ezabatzea edo, gutxienez, minimizatzea da, hala, horien informaziorako sarbidea ere ahalbidetzeko. Erabiltzaileen zailtasunak fisikoak, psikikoak edo erabiltzen duten teknologiarekin lotutakoak izan daitezke:

  • Ikusteko, entzuteko edo mugitzeko arazoak.
  • Edukia ulertzeko zailtasuna.
  • Nabigazio ez oso intuitiboa.
  • Konexio motela.
  • Nabigatzaile zaharkituak edo edukia ondo interpretatzen ez dutenak.
  • Zenbait gailuren gabezia (sagua, teklatua, etab.).

BiscayTIK Fundazioa jakitun da zer garrantzi duen Interneten erabilerraztasunak, pertsona orok Toki Administrazioen orrietako edukietara sartzeko aukera ematen baitu; hori dela eta, ahalegina egiten du erabilerraztasuna bermatzeko eta egunero hobetzeko.

Zehazki, el Sitio Web www.portugalete.org webguneak erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea.

www.portugalete.org webgunearen pean dauden orriei aplika dakieke erabilerraztasuna betetze hori, leiho berrian irekitzen diren esteketara garamatzaten orriei izan ezik.

Gaur egun, lanean ari gara WCAG 2.1 bertsioari bide emateko.

Ikusizko diseinua

Ikusizko diseinua estilo orriak teilakatuta (3. maila; CSS3) jartzeko W3Cren gomendioari jarraikiz egin da.

Baldin eta nabigatzaileak edo nabigaziorako gailuak ez badie eusten estilo orriei, egiturako markatzeari esker erabat irakur daiteke webgunearen edukia.

Erabilerraztasun maila baliozkotzea

2019/01/11tik hona garaturiko www.portugalete.org helbideko orri guztiek A eta A Bikoitza mailak igaro dituzte, eta artxiboek, euskarriaren arabera, erabilerraztasun ezaugarriak dituzte, haien teknologiak ahalbidetzen duenaren arabera.

Orrialde batzuetan dokumentuak/artxiboak/widgetak/aplikazioak/sliderrak ager daitezke (esate baterako, PDF formatuan, Word formatuan, etab.), bai eta ezin atzi daitezkeen multimedia edukiak ere; hala ere, horien guztien egokitzapena lantzen ari gara

  • PDF formatuko dokumentuak. Adobe Reader doako aplikazioa erabiliz ikus daitezke dokumentu horiek. PDF formatuko dokumentu gehienak ez dira erabilerrazak www.portugalete.org webgunean, baina webeko erabilerraztasuna betetzeko ahalegin handiak egiten ari dira gaur egun.
  • Multimedia edukiak.
  • Jardueren agendaren egutegia. Plataformaren ondorioz, hileko eta urteko select-en labelak ezin dira inplementatu.
  • Egoitza elektronikoaren atala.
  • Goiko sliderra. Plataforma dela-eta, altak ezin dira ikusi, baina jarrita daude.
  • Kontratatzailearen Profilaren atala. Widget bat inplementatu da Euskadiko Kontratatzailearen profilaren iframe baten barruan.
  • Gardentasun atala. Atal honen oinarrian beste plataforma bat dago, eta gaur egun hori lantzen ari gara, erabilerraztasunaren alorrean.

2019/01/11 baino lehenagoko edukiak historikotzat jotzen dira, eta baliteke ez izatea erabilerrazak. Baldin eta zuk behar duzun agiri edo edukiren bat eskura ez badago, jo ezazu, arren, guregana, kontsulta, kexa, iradokizun eta komunikazioei buruzko formularioaren bidez. Eduki horien bertsio berriek A eta A bikoitza deritzen mailei dagozkien eskuragarritasun-beharkizunak beteko dituzte.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00