Aholku batzordea

 
Portugaleteko Udaleko Euskararen Aholku Batzordea (hemendik gutxira, laburtzearren, EAB) izenak dioen bezala, aholku organoa da, sektoreen parte-hartzekoa. Udalerriko euskara planari buruzko iritziak eta aholkuak eta plan estrategikoaren gaineko gomendioak ematen ditu Udalbatzak onetsi baino lehen, urteroko kudeaketa planen jarraipena egiten du, udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko xedea duten jardueren gaineko gai guztiak aztertzen ditu eta euskara planak sortzen dituen egoerei erantzuna eman edo eskaerak Udalbatzara bideratzea, hala badagokio.


Hala EAB sortzea nola EABren araudia Portugaleteko Udalbatza Osoak onetsi zituen 2010eko abenduaren 28an egindako ohiko bileran.


Gaur egun hauexek dira batzordekideak: lehendakaria (alkatea), lehendakariordea, udal euskaltegiko zuzendaria, oposizioko alderdi politikoen ordezkari bana, merkataritza, hezkuntza, kultura, gazteria, kirol eta administrazio sektoreetako hainbat ordezkari, hizkuntza normalkuntzako aditu bat eta idazkaria.

Batzarrak

EABren Araudia

EABren araudia Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen 2011ko urtarrilaren 7an.

 Deskargatu EABren Araudia (PDF 177KB)

 

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00