Euskara Portugaleten

Atal honetan Portugaleteren historian izan dugun hirugarren Euskara Plana topa dezakezu. Martxan daukagun herrian 2018tik hona eta indarrean izango dugu 2022.era arte.


Udalerrian ezarri beharreko planaz aparte, udaletxe barruko plana ere badago, euskararen erabilera suspertze aldera. Erabilera Plana du izena eta, harekin batera, atal honetan beste hainbat kontu interesgarri topatuko duzu barne erabilera horren zerikusia dutenak.

Hizkuntza politika, hala kanpora, herrira begirakoa nola barrura, udaletetxera begirakoa, Portugaleteko Euskararen Aholku Batzordea izeneko erakundeak arautzen du. Horren gaineko informazioa ere topatuko duzu atal honetan.

Eta, azkenik, euskararen egoera Portugaleten zein den jakin nahi duzuen guztioi hauexek eskaintzen dizkizuegu: batetik, diagnosi txosten bat, 2010ean egindakoa; eta bestetik, Eustatek dituen soziolinguistika datuetarako sarbidea.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00