Entitateak eta ariguneak
Dakizuenez, 2020ko Euskaraldiaren berritasuna entitateen parte hartzea da. Entitateek, beraz, aukera dute parte hartzeko eta horretarako, izena eman behar dute irailaren 27a baino lehen Euskaraldiaren webgunean: www.euskaraldia.eus
Izena emateaz gain, entitateek adierazi behar dute zenbat arigune osatuko duten. Arigune horiek identifikagarri bana izango dute, Udalak emana.
Norbanakoek izena ematea
Aurreko edizioan, 2018koan, bezala, norbanakook ere parte hartuko dugu, belarriprest ala ahobizi legez, eta horretarako, noski, izena eman beharko dugu berriro www.euskaraldia.eus webgunean irailaren 24tik aurrera.
Nahiago genuke online egingo bazenute; hala ere, eskuorri fisikoak ere erabili daitezke.
Dena delarik, 2018an izena emandako guztiek mezu elektroniko bana jasoko dute irailaren bukaeran, honen guztiaren berri emateko.
Txapak banatzeko egunak oraindik zehazteke daudelarik ere, auurreikusten dugu azaroaren hasieran izango dela gutxi gorabehera.
Eta, beti legez, jakizue laguntzeko prest gauzkazuela Euskara Zerbitzuan: 94 472 92 61 - euskara@portugalete.org