Apelliduak abizendu

Zure izena edo abizena euskarazko grafiaz jarri nahi duzu?

Zer egin behar duzu horretarako?

  • Erregistro zibil edo epaitegira joan eta izena edo abizena euskarazko grafiaz ipini nahi duzula adierazi
  • Bertan emango dizuten eskaera orria bete
  • Honako agiri hauek eraman:
    • Nortasun agiriaren fotokopia, Adingabekoen kasuan, gurasoen nortasun agiria ere beharrezkoa da.
    • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Jaioterriko epaitegian edo www.justizia.net webgunean ematen.
    • Errolda ziurtagiria (adingabekoa bazara, gurasoena ere eraman beharko duzu). Udaletxean egingo dizute.
    • Familia liburua.

Zure izena edota abizena euskaraz zelan idatzi behar den kontsultatzeko: www.euskaltzaindia.net. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 94 472 92 61 telefonora edo idatzi Euskara Zerbitzura: euskara@portugalete.org

 Portugaleten apelliduak abizendu (PDF 858KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00