Zer da Emangiltza?

Ikusten duguna gara. Jaiotzen garenetik gure ingurukoek egiten dutena era naturalean kopiatzen saiatzen gara, keinuak, soinuak, hizkuntza bera…


Hizkuntza-ohiturei begira, gurasoak giltza zareten neurrian eragin handia daukazue, baina era berean umeak eleaniztasunean hezteko orduan zalantza, beldur eta kezka asko izaten dituzue. Webgune honetan bada, hizkuntzak transmititzeko eta kezka, zalantza edota beldur horiek uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaini nahi dizkizuegu.


Euskararen transmisioa gure seme-alaben etorkizunean ezinbestean eragingo duen giltza denez, webgunea erabiltzera animatu nahi zaituztegu.


Eman euskara zuen seme-alabei! EMANGILTZA!

 Emangiltza (PDF 3.8MB)

Ku-Ku! Haurrekin hitz egiten hasteko liburuxka

0-1 urte bitarteko seme-alabekin euskaraz hitz egiten hasteko kanpaina da hau.


Liburuxka lau zatitan banatuta dago. Hasieran, umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua azaltzen da eta seme-alabak eleaniztasunean hezteak sortzen dituen hamaika kezkaren eta galderaren erantzunak jasotzen dira; jarraian, hiztegi laburra agertzen da, hainbat ataletan bereizita. Ondoren, umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zelan zuzendu behar diren jaso dugu; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.

 Kuku liburuxka deskargatu (PDF 3.6MB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00