Gurasolagun

Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin euskaraz jolastea, abestea eta, azken finean, euskaraz bizitzea da Gurasolagun egitasmoaren helburua. Ekimen honek guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak, eta euren seme-alabak, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alabekin harremanetan jarriko ditu, familia edo lagun giro erabat euskaldunean murgilduz.



Nola egingo dugu?

Gurasoon artean talde txikiak sortuz, euskaraz dakien jendea eta ikasten ari direnak elkartuz, talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Taldeak osatzean interesak eta zaletasunak ere kontutan izango ditugu, taldean gustura egoteko.


Izena eman nahi baduzu bidali mezua Udalaren Euskara Zerbitzura edota Portugaleteko euskaltegietara: euskara@portugalete.org / euskaltegi@portugalete.org / portugalete_berba@aek.org edo deitu  944729261 telefonora.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00