Udalak indarrean dituen ESEPek (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, 2018-2022) hauxe dakar “Familia bidezko transmisioa” izeneko atalean:
Familia bidezko transmisioa
Familia da haurrek euskara ikasteko duten lehen gunea; esparru honetan Portugaleteko Udalak aparteko lana egin nahi du, guraso, ikastetxe eta euskaltegiekin elkarlanean. Egun, Portugaleteko 20 urtetik beherako haur eta gazteek euskara ezagutzen dute; euskarari espazioak eskaintzea gakoa da, erabilera handitu nahi bada.
Helburu zehatzak
- Herritarren artean euskararen aldeko jarrera eta eleaniztasunaren onurak lantzea
- Euskararen arnasguneak baliatzea eta berriak sortzea; batez ere, eskolatik kanpo eta eskolan bertan
- guraso eta umeentzako arnasguneak sortzea eta elikatzea
- Gurasoei euskara eta euskal kulturari lotutako produktuak ezagutarazi eta eskura jartzea
- Guraso, gurasogai eta aitona-amonengan eragitea hizkuntza ohiturak umeengan duten garrantziaz jabe daitezen
- Bikote euskaldun zein mistoen kasuan, seme-alabekiko hizkuntza-jokabideak lantzea
Ekintzak
- Sentsibilizazio kanpainak zabaldu guraso, gurasogai eta familientzat oro har. Arreta berezia jarri DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoengan.
- Umeak eta familiak biltzen diren inguruetan, euskarazko giroa sustatu (parkeetan, ikastetxeetako patioetan,ludotekan...)
- Euskarazko produktuen inguruko informazioa zabaldu euskarri desberdinak erabilita
- Gurasoen hizkuntza-jokabideak lantzeko, hizkuntza-tresnak ezagutzeko... lantegiak eskaini
- Gurasolaguneko ekintzak indartu
- Familia osoarentzat ekintzak antolatu: txangoak, eskulan tailerrak...
Eragiteko sektoreak
Gurasoak, gurasogaiak, aitona-amonak.
Arduradunak
Euskara Zerbitzua, ikastetxeak, guraso elkarteak.