Nahi dudalako

Kanpainaren ezaugarriak
Urtez urte Batxilergoa eta Lanbide Heziketako matrikulazio garaia heldu baino lehen, Bizkaiko hainbat udalerrik informazioa banatzen diete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak euskaraz egiten dituzten gazteei, Batxilergoa eta Lanbide Heziketan euskaraz egin ahal dituzten eta zein herritan burutu ahal dituzten ikasketak adierazteko. Nahi dudalako kanpainaren oinarria www.nahidudalako.eus webgunea da.



Helburua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren gazteei Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko informazioa ematea. Informazio hori www.nahidudalako.eus webgunean dute ikusgai.



Kanpainaren edukia

Eskuorriak gazteak www.nahidudalako.eus webgunera bideratuko ditu. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri zehatza jaso ahal izango dute.

Webgunean bilatzailea dago, batetik, ikasketak edo ikasketa horiek eskaintzen dituzten ikastetxeak bilatzeko, eta, bestetik, Testigantzak izeneko atala dago, zeinetan Batxilergoa edo Lanbide Heziketa euskaraz ikasi duten zenbait gazteren esperientziak agertzen diren.

Webgunera sartzeagatik gazteek sariak ere eskuratu ahal izango dituzte inkesta bat bete eta gero.

2015eko kanpainan Portugaleteko neska bat suertatu zen irabazlea eta lehen saria, iPad mini 4, eskuratu zuen.

Aurten ere kanpainaren berri emateko gazteen familiek kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen gutuna eta triptikoa jasoko dituzte etxean

  • Nahi dudalako
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00