Irakaskuntza

Udalak indarrean dituen ESEPek (2018-2022) hainbat helburu eta ekintza dakartza irakaskuntza eta euskalduntze arloetan garatzeko. Hona hemen:

Helburuak

  • Eskolako ekintza guztietarako euskara harreman hizkuntza gisa bultzatzea.
  • Eskola eta udalerriko elkarteekiko edo taldeekiko loturak sendotzea.
  • Kanpotik etorritako familiei arreta jarri eta sentsibilizazioa lantzea.
  • Euskalduntze prozesuan diru-laguntza sistema bat eratzea (beka sistema).
  • Euskarazko harreman-sareak trinkotzeko eta talde dinamikak sortzeko aukerak ematea.
  • Berbalagun eta Gurasolagun zabaltzea.

Ekintzak

  • Haur eta gazteekin lan egiten duten elkarteekin harremanak lotu (guraso elkarte, aisialdi sarea...).
  • Eskolaz kanpoko eskaintza aztertu eta euskararen presentzia bermatzeko ekintzak proposatu.
  • Kanpotik etorritako familiei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio kanpainak bideratu, beste Udal zerbitzuekin elkarlanean.
  • Hizkuntza lidergoa eta erabilera handitzeko ekimenak sustatu, gazteen artean hizkuntza-ohitura berriak sortzeko eta euskara harreman hizkuntza gisa bultzatzeko
  • Koordinazio-gune bat antolatu ikastetxeetako hizkuntza-normalizazio arduradunak eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren artean
  • Ikastetxeetako guraso-bileretan Euskara Zerbitzuak parte hartu. Lehentasuna eman DBHko ikasleen gurasoei.
  • Euskara ikasleentzako beka-sistema egokitu eta eguneratu urtez urteko beharrak kontuan hartuta.
  • Eragileen arteko harremanak sendotu ekintzak bateratu eta talde dinamikak sortzeko. Elkargunea eratu: Udala, euskaltegiak, (H)arituz...
  • Euskaraldia eta aktibazioarekin lotutako ekimenak sustatu.
  • Berbalagun egitasmoa indartu eta zabaldu. Ekintza erakargarriak diseinatu eta sustatu.
  • Gaztelagun egitasmoa abiatu, DBH eta Batxilergoko gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00