Irakurzaletasuna

Portugaleteko Udalak bi ekintza nagusi ditu irakurzaletasuna sustatzeko.


Lehena Mikroipuin Festa da. Mikroipuin Festan dozena bat ikastetxe, institutu eta euskaltegitako ikasleek hartu ohi dute parte; guztira, 500 bat lagunek hain zuzen ere.

Bost bat irabazle hautatu ohi ditu Udalak urtero eta, horretaz gain, parte-hartzaileen artean zozketa eginda, hainbat liburu banatzen ditu.


Sari banaketa abenduaren bukaera aldean egiten da eguerdian udaletxeko batzar aretoan.


Bestetik, Euskararen Nazioarteko Egunean Irakurraldi Etengabea antolatzen du urtero Udalak.


Udaletxeko bilkura aretoan egin ohi da 10:00etatik 14:00etara. Ehunka lagun elkartuta, euskal idazle baten liburua irakurri ohi dugu zatika. Orain arte, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Karmele Jaio eta Juanra Madariagaren liburuak irakurri ditugu.


Ekitaldiari hasiera emateko, Mikel Torres Portugaleteko alkateak egin ohi du bere irakurraldia, udalkideek gero eta, haien ondoren, udal langileek eta herriko hainbat ikastetxetako eta euskaltegietako ikasleek.


Etenik gabe, bi minutu inguruko txandatan, guztira ehun bat lagunek hartzen dute parte.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00