Lehiaketak

 

Portugaleteko Udalak "PORTUGALETE URI URENA" KOMIKI-LEHIAKETArako deia egin ohi du urtero. 

Nahi duten guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan. Kategoria bakoitzean nahi beste lan aukezteko modua dute, inolako mugarik gabe,  banaka edo taldeka.

Komikiaren gaia librea da, baina pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan behar dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak.

Lehiaketara jatorrizko lana besterik ez da aurkezten, inolako kopiarik ez baita onesten. Lanak, halaber, teknika librea eduki behar du; informatika teknikaz eginda ere onartutzen ditugu.

Beste lehiaketetan lan sarituak ez dira onartzen.

Bi kategoria hauek daude: komikia eta komiki banda.

KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren heinekoa, eta formatoa, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira.

KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, zuri-beltzetan edo koloretan eta ez dute agerian edukiko egilearen izena. Aitzitik, kartazal itxi batean aurkeztu behar dira, izenperik eta izenik gabe, baina titulu edo ikurritza dutela. Kartazal horren barruan beste kartazal bat jartzen da, zeinean, titulu edo ikurritza berberaz gain, egileari buruzko datuak ere (izen-abizenak, telefono zenbakia, adina, helbide osoa, helbide elektronikoa eta NANaren fotokopia) adieraziko baitira.

Lana egileak berak eraman dezake Portugaleteko Udaleko Kultura Sailera. Bestela, honako helbidera ere bidali dezake:

SANTA KLARA KULTURTEGIA

 “PORTUGALETE URI URENA” XXXI. KOMIKI-LEHIAKETA
 Casilda Iturrizar kalea 10
 48920 Portugalete (Bizkaia)

Lanak aurkezteko epea otsailaren bukaera aldean bukatu ohi da

Epaimahaiak erabakitzen du zein lanek hartuko duten parte lehiaketaren inguruan egin beharreko erakusketan.

Erakusketa amaituta, gehienez hogeita hamar egunetan, saririk gabeko egileek hartu ahal izango dituzte beren lanak edo posta bidez itzultzea eskatu.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00