Kultura

 

Euskarazko kulturaren kontsumoa bultzatzea

  • Euskarazko kultura ekoizpenak kontsumitzeko pizgarrien sistema bat eratzea.
  • Haurrei eta gazteei zuzendutako kultura ekoizpenak lehenestea.
  • Elebidun pasiboak erakartzeko kultura ekintzak antolatzea.


Euskarazko sorkuntza sustatzeko neurriak hartzea

  • Euskarazko kultura produktuen eskaintza dibertsifikatu eta aberasteko formulak identifikatu eta aplikatzea.
  • Euskarazko sorkuntza bultzatzeko egitasmoak (sariak, lehiaketak...) abian jartzea edo indartzea.


Euskarazko kultura produktuen zabalkunde egokia egitea

  • Sarean kultura agenda eguneratu eta erakargarria izatea.
  • Informazioaren zabalkundeari begira, erakundeen arteko elkarlana sendotzea.


Sentsibilizazio eta motibazioa

  • Kultura elkarteekiko elkarlana sustatzea, haietan euskararen erabilera sustatzeko.
  • Euskara sustatzeko programa berezietan ikastetxeak ere parte hartzera bultzatzea.
  • Etorri berriei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak, euskarazko kultur jarduerak kontsumitzera animatzeko.
  • Herritarren artean euskarazko kultur produktuen sorkuntza eta kontsumoa bultzatzeko komunikazio-ekintzak indartzea.
  • Herritarrengan eragitea euskal kultura, kondairak eta toponimia ezagutzera emanda: gidak, argitalpen txikiak.
  • Tokian tokiko hizkera prestigiatzeko jardunaldiak edo saioak antolatzea.
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00