Udal liburutegia

 

Gelan kontsultatu
Irakurketa gelan liburutegiko materiala erabiltzeko ez da txartelik behar. Sarrera askea eta doakoa da.

Mailegutza

  • Zerbitzu hau erabiltzeko, liburutegiko bazkide txartela eduki behar da.
  • Bi liburu mailegatu daitezke 15 eguneratarako eta kasuen arabera veste 15 eguneratarako berriztatu daiteke mailegua.
  • Ezin dira mailegatu, beste batzuen artean, erreferentzia bildumak eta aldizkako argitalpenak.
  • Beste materialen mailegua (bideoak, CD ROMak eta aldizkariak) liburutegi bakoitzaren eskuragarritasunaren araberakoa da.
  • Horrela eskatzen duten erakunde publiko eta biztanle kolektiboei maileguak egin ahal zaizkie.

Zerbitzu gehiago

  • Bibliografia informazioa.
  • Berritasunen aldizkako buletinak.
  • Irakurketa gidak.
  • Taldeen bisitak.
  • Erreprografia.

Irakurketaren lanak egiteaz gainera, liburutegiek kultur jarduera multzo bat egiten dute, liburuzaintzaren luzapena deitzen dena. Kokatuta dauden gizarte zentroen laguntzarekin antolatzen dituzte eta irakurleak erakarri eta haur, gazte eta nagusientzat leku erakargarria egitera bideratzen dira. Gure sarearen helburu garrantzitsuenetako bat liburutegiko ormen kanpo ezagutaraztea da, eta biztanleriaren eguneroko bizitzan sartzea, hiriko bizitza kulturalaren oinarrizko gunea bihurtuz.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00