Udal liburutegia

Portugaleteko udal liburutegia nagusi eta txikientzako espazio kulturala da. Bere helburu nagusia komunitatearen informazio, kultura eta aisialdi beharrak betetzea da. Bertan Artxibo Historikoa topa dezakezu, XV. mendetik 1905erarteko gure herriaren kultura eta historia ezagutzeko lekua. Ikasketa gela bat dauka, haurrentzat irakurketa gela bat eta beste bat nagusientzat.

Liburutegiak irakurketa, mailegua, ikasketa gelak, publiko guztientzako bibliografia informazioa eta kontsulta eskaintzen du. Liburu guztiak mailegatu daitezke, kontsultakoak izan ezik.

Fitxategiak egilea, gaia, titulua eta sailkapen hamartar unibertsalaren arabera sailkatuta daude.

Aldizkariak ere badaude eskuragarri.

PORTUGALETEKO KULTUR, KIROL ETA GAZTERIA ARLOKO ZENTROEN IREKIERARI BURUZKO INFORMAZIOA

2020ko maiatzaren 10eko Eusko Jaularitzaren dekretuaren arabera, Udal liburutegia, Santa Clara Kulturtegia, Salazar Dorrea, Rialia Museoa, Gaztegela eta polikiroldegiak itxita egongo dira besterik iragarri arte.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00