Merkataritza

 

Portugaleteko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ostalaritza establezimenduetan euskara erabiltzera. Horretarako, veste haiinbat ekimenen artean, "Portugaleten Euskara Zubi" kanpaina abian jarri du.

Portugaleteko Udalak badaramatza urte batzuk euskararen erabilera areagotzeko lanean eta oraingoan merkatariei beraien beharretara egokitutako laguntza eskaini nahi die. Horretarako, materialen katalogo bat argitaratu du.

Katalogo honetan eskaintzen diren produktu eta materialak guztiz doakoak dira. Ostalariek euskara teknikari baten visita izango dute eta katalogoko kartelak hautatuko dituzte beraien establezimenduetan jartzeko.

Eskaerarik egin nahi izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko honako aukera hauek daude: euskara@portugalete.org edo 607 55 32 55.
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00