Gertakariak

 

Dinamizatzailea: NURIA BUSTAMANTE. Estresa, ezinegon fisiko edota emoziozkoa kentzeko mindfulness instruktorea 2013. urtetik. Egun, AEBetako Compassion Instituteko nazioarteko programan entrenatzen da; coach profesionala eta pertsonak nahiz taldeak aldatzeko prozesuen erraztailea, Programazio Neurolinguistikoaren masterduna.

Sarrera

  • Ziurtasunik gabeko une hauetan besteak zaintzeko are ahalegin handiagoak egiten ditugu. Izan ere, behar gaituztenean presenteago egon nahi dugu.
  • Halaber, gure lanbideen enpatiak eta jarduerak berak emozionalki irauli egiten gaitu gure higaduraz ohartu gabe edo geure burua zaindu gabe.
  • Geure burua zaintzea bateragarri bezain beharrezkoa da besteak zaindu ahal izateko.

Deskribapena
Tailerrak hiru bilera birtual ditu, Zoom bidez egingo direnak. Berorietan ikasiko dugu zein tresna dugun besteak zaintzeko dedikazioaren mugak identifikatzeko, nola kudeatu ohiko pentsamendu errepikakor eta negatiboak eta nola zaindu geure burua.

Edukiak

  • Nola identifikatu zure mugak. Arreta trebatu aurrekoa lortu ahal izateko. Mindfulness-teknikak.
  • Gure gogamena eta etengabe hausnarrean ibiltzeko ohikeria. Pentsamendu negatiboak. Ikasi nola gelditu pentsamendu horiek.
  • Garatu autobehaketa egiteko gaitasuna egoera desatseginen intentsitatea murrizteko xedez.
  • Landu autoerrukia erruaren antidoto gisara eta autozainketa entrenatzeko proposamen moduan.
  • Ikasi nola askatu tentsioak eta nola sortu ongizate fisiko, mental edo emoziozkoa.

Metodologia
Saioek bina atal desberdin dute: batetik, azalpenak edo kontzeptu-pilulak landuko ditugu
Mindfulnessi eta gaur egungo ezinegonari buruzko testuinguru edo esparru azalpenezko bat emate aldera; bestetik, entrenatzeko praktikaldia teknika fisiko, mental eta emozionalak landuz.

Parte hartzeko betekizunak

  • Beharrezkoa da gailu konexiodun bat (ordenagailua, tableta edo sakelakoa) izatea audio, kamara eta pantaila dituelarik.
  • Gomendatzekoa da gailuan bertan audioa izatea edo areago, aurikularrak.

Egutegia
Tailerrak hiru saio izango ditu:

  • 1. saioa. Astelehena (maiatzak 18): 1. Taldea: 10:00etatik 12:00etara; 2. Taldea: 15:30etik 17:30era.
  • 2. saioa. Astearteartea (maiatzak 26): 1. Taldea: 10:00etatik 12:00etara; 2. Taldea: 15:30etik 17:30era.
  • 3. saioa. Astelehena (ekainak 1): 1. Taldea: 10:00etatik 12:00etara; 2. Taldea: 15:30etik 17:30era.

Lekua
Zure etxea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Lehentasuna izango dute Portugaleteko gizarte elkarteetako kideek.
  • Lantegia doakoa izango da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak ordainduko du.
  • Izena ematen dutenei mesedez eskatzen diegu nolabaiteko konpromisoa izan dezaten bertaratzeko eta lan egiteko, ekimen honek suposatzen duen ahalegina aitortze aldera.

Informazio gehiago jasotzeko egin klik esteka honetan

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00