Portugalete Merkataritza

Kanpainak

 
Portugaleteko merkatari-elkarteak Udalaren eta udalerriko Merkataritzako Bulego Teknikoaren laguntzaz merkataritzako Gabonetako kanpaina sustatu nahi izan du data berezi hauetan ohiturazko jarduera bi hauexek bultzatuz: bata, erakuslehio-lehiaketa, eta bestea, Merkataritzako Gabon Zaharra.

Aurten, hirugarrenez Merkataritzako Gabon Zaharra ospatuko dugu abenduaren 22an 21:30ean. Egun osoan betiko tranbia batek Gabonetako musikak lagunduta herriko kaleak zeharkatuko ditu gau berean San Roke plazan 19:30etik 21:15era kanpai-hotsak aurreratuko dituztela iragartzeko. Aipatutako tokian tiketak aurkeztu eta, horien ordez, gomimahatsak eta Gabonetako txano bat hartu ahal izango dira. Gomimahats eta Gabonetako txanoetarako tiketak herriko establezimenduetan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. DJ batek aurkeztuko ditu kanpai-hotsak eta, aldi berean, familiako guztientzako musikaz alaituko digu jaialdia. Disko-festa hori 20:45etik 23:00etara egingo dugu.

Halaber, hil osoan “Portugalete Uria” XV. Erakusleiho Lehiaketa ere egingo dugu, establezimendu parte-hartzaileek erakusleiho erakargarriak presta ditzaten eta, hala, herrian jai-giroa sor dezaten baita kaleak alaitu ere. Lehiaketako apainketa berezi hori ikusgai egongo da establezimendu parte-hartzaileetan abenduaren 31 arte. Erakusleiho lehiaketaren epaileak izango dira udalerriko merkatarien elkarteetako hainbat ordezkari, Portugaleteko Udalekoak ere bai eta aditu bat argiketan, erakusleiho-apainketan eta apainketan. Erakusleihoak baloratzerakoan salgaien merkaturagarritasuna eta aurkezteko modua, argiketa, ikus-eragina, jatortasuna eta sormena hartuko dituzte kontuan.

Epaileen erabakia apelaezina izango da eta urtarrilaren 11n jakinaraziko dugu 20:15ean Santa Klara kulturtegian egingo dugun ekitaldi batean, zeinetan, halaber, irabazleak iragarri eta sariak banatu egingo baititugu. Horiek horrela, Gabonetako denboraldiari amaiera emango zaio.
  • Kartela
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00