Portugalete Merkataritza

Kanpainak

 
Abendu osoan zehar, “Portugalete Uria” XV. Erakusleiho Lehiaketa ere egingo dugu, establezimendu parte-hartzaileek erakusleiho erakargarriak presta ditzaten eta, hala, herrian jai-giroa sor dezaten baita kaleak alaitu ere.

Lehiaketako apainketa berezi hori ikusgai egongo da establezimendu parte-hartzaileetan abenduaren 31 arte. Erakusleiho lehiaketaren epaileak izango dira udalerriko merkatarien elkarteetako hainbat ordezkari, Portugaleteko Udalekoak ere bai eta aditu bat argiketan, erakusleiho-apainketan eta apainketan. Erakusleihoak baloratzerakoan salgaien merkaturagarritasuna eta aurkezteko modua, argiketa, ikus-eragina, jatortasuna eta sormena hartuko dituzte kontuan.

Epaileen erabakia apelaezina izango da eta urtarrilaren 11n jakinaraziko dugu 20:15ean Santa Klara kulturtegian egingo dugun ekitaldi batean, zeinetan, halaber, irabazleak iragarri eta sariak banatu egingo baititugu. Horiek horrela, Gabonetako denboraldiari amaiera emango zaio.
  • Kartela
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00