Portugalete Merkataritza

Kanpainak

 
 

 

Portugaleteko Pintxoen Ibilbideak bederatzigarren aldiz gure herriko kaleak bizitasunez beteko ditu. Izan ere, lehiaketako pintxoak maiatzaren 24tik ekainaren 9ra bitartean dastatzeko aukera izango dugu. Ostiral, larunbat eta igandeetan, 12:30etik 15:30era.

Establezimendu parte-hartzaileak erraz identifikatuko dituzu, atean edo sarreran kanpainaren kartela erakutsiko baitute. Gainera, establezimendu parte-hartzaileen zerrenda, hau da, ibilorria, establezimenduetan bertan lortuko duzu.

 

Lehiaketako pintxo guztien prezioa euro bat eta hamar zentimokoa izango da. Pintxoek ere identifikagarri moduan erakutsiko dute lehiaketaren etiketa edo logoa. Lau sari ezberdin egongo dira: 1., 2. eta 3. saria, pintxo guztiak dastatuko dituen epaimahai tekniko batek emanak eta herri-saria, bezeroen boto bidez erabakirikoa.

Epaimahai teknikoa osatzen dutenak ostalari parte-hartzaileak eurak dira. Izan ere, lehiaketako pintxo guztiak dastatu eta kalifikatuko dituzte ibilbideko egun batean. Lehiaketako pintxoen dastaketa Santa Klara kulturtegian egingo dute eta emaitzak emango dizkiete. Balioesteko irizpideak hauexek izango dira: aurkezpena, originaltasuna eta berrikuntza, zapore-harmonia, tenperatura eta prestakuntza. Garrantzi berezia emango zaio aurtengo edizioan aurreko urteetako pintxo bera aurkeztu ez izanari

Gainera, bezeroak ibilbidea egitera eta pintxorik onenak aukeratzera animatzeko xedez, opari zoragarriok zozketatuko ditugu, hain zuzen ere 9 pack Laugar artisau-garagardo, Pando Aisiko Sparako 5 sarrera bikoitz, 25 euroko hiru erosketa-txartel, atxikitako establezimenduetan trukatzekoak eta Giako Ama Birjinaren prozesioa ikusteko itsasontzirako txartela, bi lagunentzat. Bezeroek gehien gustatu zaizkien pintxoen alde bozkatu ahal izateko, gutxienez, Portugaleteko planoan markatutako gune bakoitzeko (urdina, gorria, berdea eta beltza) 2 zigilu lortu beharko dituzte. Hartara, hiru pintxorik onenak bozkatuko dituzte hurrenez hurren (1., 2. eta 3.a). Ibilorria ekainaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dute, edozein ostalaritza-establezimendu parte-hartzailetan.

Gainera, ibilorri osoa zigilatzen duten bezeroei, marka bikaineko botila bat  Magnum Bodega Astobiza oparituko diegu. Botilak agortu arte. Opari hori eskuratzeko, abonamendua eraman beharko dute Portugaleteko udaletxe ondoko gizarte etxeko 4. solairura, ekainaren 11 baino lehen, 8:00etatik 14:00etara. Gainera, abonamenduan establezimendu parte-hartzaile guztien zigiluak biltzen dituzten artean zozketa egingo da; hona hemen saria: Rialia Museorako sarrerak + Giako Ama Birjinaren prozesioa ikusteko itsasontzirako txartela, bi lagunentzat + Laugar artisau-garagardo sorta + Pando Aisiko Sparako sarrera bikoitz + 25 euroko erosketa-txartela, atxikitako establezimenduetan trukatzekoak.

Zozketa ekainaren 18a (asteartea) egingo dugu, sari banaketan.

Azkenik, sari-banaketa ekainaren 18an, Santa Klara kulturtegiko areto nagusian egingo dugu. Sariak hauexek izango dira:

1. saria:
Txanpiñoi itxurako txanoa + sukalderako jakatxoa + Garaikurra
Miniaturako sukaldaritza-ikastaroa eta pintxoen prestaketa: 2 orduko 4 eskola, hilabeteko astelehenetan. Ordutegia: Arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.
2. saria:
Amantala + Garaikurra
3. saria:
Amantala + Garaikurra
Herri-saria:
Txanpiñoi itxurako txanoa + sukalderako jakatxoa + Garaikurra

Merkataritzako Bulego Teknikoak antolatu du kanpaina hau, udalerria sustatzeko eta dinamizatzeko tokiko ostalaritzaren bidez.

Kolaboratzaileak Daniel Paz-Foto Antonio, Aingeru Etxebarria Sukaldaritza eta Catering Eskola, Astobiza Bodega, Laugar Brewery, Rialia Museoa eta Pando Aisia.
Diru-laguntzaileak eta antolatzaileak: Portugaleteko Udala eta Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkartea.

Ruteroa (PDF 1,51MB) 

Epaia eta zozketaren irabazleak (2019.06.19) (PDF 3.12MB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00