Merkatarientzat

 

Web fitxa

Portugaleteko Udalak herriko merkataritza ikusgarri egite aldera, zuek gure Merkataritza Gidan doan agertzeko aukera ematen du. Hori horrela, harpidetutako establezimenduei buruzko informazioa (telefonoa, harremanetan jartzeko helbide elektronikoa,zerbitzuak edo produktuak…) eskuragarri izango dute bezeroek.  Web fitxara esteka

Era berean, zerbitzu horri esker establezimenduak aldian-aldian posta elektronikoz garrantzizko informazioari buruzko jakinarazpenak jasoko ditu. Hala, diru-laguntza, ikastaro edo dinamizatzeko jardueren berri izango dute.
 

SMS bidezko alerta-zerbitzua

Merkataritzako jakinarazpenak jasotzeko, 'Alarmas SMS Comercio' doako jakinarazpen-sistemari atxikitzeko eta Udaltzaingoaren SMS mezuak, segurtasun arlokoak, hain zuzen ere, erraz, zehatz eta argi sakelakoan jasotzeko web fitxa bete behar duzu.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00