Merkatarientzat

 

Merkatariarentzako onurak

2007ko maiatzaren 25ean, Portugaleteko Profesional eta Merkatarien Elkarteak hitzarmena sinatu zuen Caja Rural de Navarrarekin, “Portugaleteko Merkataritza Txartela” izeneko doako erosketa eta leialtasun txartela martxan jartzeko.

Txartelaren helburuak hauek dira, besteak beste:

  • Merkataritza txikiaren garapena sustatzea, erosketak eta beste abantaila batzuk finantzatzeko erraztasunak ematen dituzten ordainketa eta leialtasun tresnen bidez.
  • Saltokietako titularrak eta bezeroak lotzea.
  • Merkatarien arteko elkartegintza sustatzea.
  • Txartela erabiltzea bezeroentzat erakargarria izatea lortzea, eta elkartutako establezimendu guztiek beren saltokiaren sustapena egin ahal izatea “SALTOKI BEREZI” gisa

 
 
Merkatariarentzako onurak:

Hitzarmenari atxikitako establezimendurako txartelak duen gai erakargarrienetako bat haren banku-komisio txikia da:

  • Saltokiko terminalean % 0,4ko komisioa Portugaleteko Merkataritza Txartelerako
  • % 0,6koa gainerako txarteletarako.
  • Merkatariarentzako saltokiko terminala eta haren mantentze-gastuak doakoak dira.

Hori guztia merkataritza establezimenduak eta Kultxak berak ezarritako lotura-mailaren arabera

Horrez gain, bezeroei baldintza erakargarriak eskaintzen dizkie beren gain kosturik hartu behar izan gabe, eta, horri esker, leial bihurtzen saiatuta.

Atxikitzeko:

Jarri harremanetan Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkartearekin:

Carlos VII.a kalea, 4 - 1. solairua ezkerra
Telefonoa: 94 402 6810

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00