BONU JARRILLEROAren kanpainaren 6. edizioa

Aurten, seigarren urtez, Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkarteak, Udala babesle dutela erabaki dute udalerriko merkataritza lagundu eta kontsumoa ere sustatze aldera, Bonu Jarrilleroen kanpainaren 6. edizioa abian jartzea.

Horretarako, nahi duenak Bonu Jarrilleroak eskuratu ahal izango ditu herrian kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketak ordaintzeko. Bonuekin Portugaleteko bezeroek gehienez 25 euroko deskontua eduki dezakete erosketak egiteko orguan..

Bonu bakarra, 15 eurokoa. Bezeroak 10 euro ordaindu beharko du bonua eskuratzeko. Bonuak salgai egongo dira agortu arte.

Kontsumitzaileak bonuak atxikita dauden establezimenduetan eros ditzake. Murriztapenak: pertsona batek kanpainak dirauen bitartean gehienez 5 bonu osorik eros ditzake. Bonua erosten den establezimendu berean erabili behar da  derrigorrean.

Kanpaina azaroaren 11tik 30era bitartekoa izango da. Bonu horiek agortu arte egongo dira salgai.

Kanpainari atxikitako establezimendu horien zerrenda www.portugaletecomercial.org, udalaren merkataritzaren webgunean egongo da ikusgai, eta www.facebook.com/comercioportug alete  gunean. Halaber, jakingo dugu establezimendu horiek zein diren Atxikitako Establezimendua dakarren kartelari esker. Kartel hori erakuslehioko toki ikusgarrian egongo da.

Aurreko edizioetan legez, ostalaritzak ere parte hartuko du, kanpainari atxikita.

Kanpainaren aurrekontua 44.025,00 eurokoa da. Izan ere, 8.000 bonu kaleratuko dituzte, udalerriko establezimenduei gutxi gorabehera 120.000 euroko salmentak ekarriko dizkietelakoan.

 Establezimendu atxikien zerrenda (PDF 32KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00