Ekintza bereziak

 

Rialia-Industria Museoak Udako jarduera desberdinak prestatu ditu publiko guztiari zuzenduta (hitzartutako taldeak eta interesa duten pertsonentzat) jarduera jolas-hezigarrietan parte hartu ahal izateko.

Tailerrak goizez eta arratsaldez izango dira, aldez aurretik izena emanda.

Tailerrak: Beira-alezkoak, goma eva ( imanak, giltzariak, marka orrialdeak...), marrazkiak,etab.

Bertan parte hartzen duten pertsonei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Tailerrak elebidunak izango dira.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00