Ekintza bereziak

 

Igaro den mendetik hona, zehatzago 1977. urtetik hona, maiatzaren 18aren inguruan ospatu ohi da Museoen Nazioarteko Eguna. Hala Amerikan nola Ozeanian, Europan, Asian eta Afrikan Museoen Nazioarteko Egunaz baliatzen gara herritarrei jakinarazteko nola laguntzen dioten museoek gizartearen garapenari.

Aurten Museoen Nazioarteko Egunaren leloa Museoa eta Oroimena izango da. Museoek oroimena daukate eta istorioak kontatzen dituzte. Beren bildumetan funtsezko objektuak gordetzen dituzte gure komunitateen oroimenerako, natura eta kulturaren ondarearen adierazgarri izanik. Objektu horietako asko hauskorrak dira oso, batzuk arrisku bizian daude eta den-denek behar dute zaintza eta kontserbazio berezia. Museoen Nazioarteko Egunean, beraz, aukera izango dugu banako nola taldekako oroimena aurkitu eta berraurkitzeko.


Triptikoa ikusi (PDF 225KB)
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00