Ekintza bereziak

 

Abenduaren 22tik

urtarrilaren 9ra, asteartetik igandera,

11:00 –13:00 

Lantegi hauetan jende mota guztia izan daiteke parte-hartzaile, baina gehienbat 4-14 urte bitartekoei begira prestatu ditugu.

2010/12/22. Lantegia: Gabonetako bolatxo apaingarriak

Porexa, hau da, kortxo zuria erabiliz, Gabonetako bola polit batzuk egingo ditugu. Harri-bitxi, ezkata eta lazoekin apainduko ditugu Gabonetako zuhaitzean eskegitzeko.

2010/12/23. Gutunak Olentzerorentzat

Olentzerori gutuna idatziko diogu zatar-paperezko horma-irudi batean, horretarako letrak edo marrazkiak erabiliz edota collage bat sortuz. Parte-hartzaileek Olentzerori beren eskutitz propioa idatzi, apaindu eta ikazkinari berari emateko aukera izango dute abenduaren 24an.

2010/12/24. Magia ikuskizuna

12:00etatik 13:00etara

Haurrentzako zein helduentzako magia ikuskizuna. Bereziki ikus-jarduerez osatuta dago, parte hartzeko jolasak tartekaturik.

2010/12/26. Papiroflexia lantegia

Japoniako jatorrizko arte hau ezagutuko dugu: papera tolestean datza, hainbat formatako irudiak lortzeko.

2010/12/28. Lantegia: taloa txorizoarekin

Monitoreak taloa nola egiten den eta horretarako urrats guztiak azalduko ditu. Behin amaituta, ikasleek izena jarriko diote zotz batez taloari eta gero monitoreak taloak plantxan egingo ditu. Azkenik, ikasleek eurek egindako taloa txorizoarekin jateko aukera izango dute.

2017/12/29. Lantegia: panpinak oihal-txatalaz egitea

Benetako panpinak egingo ditugu oihal-txatalaz, erabili gabeko botoiekin, artilearekin eta erabiltzen ez ditugun hainbat materialekin.

2010/12/30.  Poltsak egiteko lantegia

Kartulina, artaziak, plastiko gardena eta plantilak bezalako material arruntekin modan dauden marrazkietan oinarritutako askari-poltsa ederrak egingo ditugu.

2010/12/31. Antzerkia haurrentzat:

“Super Txarko Txou” Txarko pailazoarekin.

12:00etatik 13:00era.

Txarko pailazoa eta ezagutzen ez duen beste pailazo bat eztabaidan dabiltza, jaia nork animatuko duen. Haurrek biak gera daitezela erabakita, pailazoek hainbat sorpresa ekarriko dute: zirkuko ikuskizun bat, striptease, magia eta dantzak koreografiarekin.

2011/01/02. Lantegia: txapak egitea

Hainbat eratako txapa pertsonalizatuak diseinatu eta sortuko ditugu: geure argazkiak erakutsi ahal izango ditugu, marrazkiak, izena, etab. 

2011/01/04. Lantegia: Errege Magoen irudiak gatz-oreaz eginak

Gatz-orea erraz-erraz moldatzen da. Beraz, gatz-oreaz Errege Magoen irudiak egingo ditugu erraz-erraz.

2011/01/05. Ipuin-kontalaria

12:00etatik 13:00era.

Hiru eta 12 urte bitarteko haurreei begira antolatu dugu ikuskizun hau. Kontalariak eta musikari batek istorio bat kontatuko dute: batek bere gorputza eta ahotsarekin eta besteak, gitarra, teklatu eta abarren musikarekin.

2011/01/07. Lantegia: txotxongiloak

Galtzerdi-txotxongilo bat erraz-erraz egingo dugu eta beste mota askotako txotxongiloak ere bai (eskukoak, makilazkoak, sokazkoak...), eguneroko eta birziklatutako materialekin.

2011/01/08. Lantegia: nekazaritza

Helburu nagusia da parte-hartzaileak nekazaritzara hurbiltzea. Horrela haziak identifikatzen eta lantzen ikasiko dute eta, horrez gain, landatutakoa etxera eramateko aukera izango dute zaintzeko.

2011/01/09. Gabon amaierako jaia

Gabonei amaiera emateko, parte hartzaile guztiek jaia egingo dute, musika DJ batekin eta guzti. Gainera, hainbat jolas eta ginkana bat ere antolatu dugu eta bertaratzen diren haurrei luncha eskainiko diegu.

Kultura Saila

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00