Ekintza bereziak

 
Sormen eta Berrikuntzaren Europako Urtea den honetan, zientzia eta berrikuntza munduan, Rialia Industria Museoarekin batera, bisitariengana hurbildu nahi dugu, Zientzia Astea dela eta, zientzia eta berrikuntzarako joera izango duen gizarte-ingurua sortu behar delakoan baikaude. Gainera, aurten Astronomiaren Nazioarteko Urtea eta Darwinen Urtea ere ospatzen ari gara, gai eta pertsona horiei esker geure izaeraren funtsezko aldeak ezagutzen ditugularik.Hori guztia dela eta, Rialia Industria Museoak ekitaldi honetan parte hartuko du, eskola zein familiarako hainbat jarduera antolatuta.

Kartela deskargatu (PDF 879KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00