Ekintza bereziak

 

Portugaleteko Udala Innobasqueko kidea delarik, haren Kultura Sailak aurrera egin nahi du igaro diren urteetan ibilitako bidean eta aurten ere eskaini nahi dizkie hedapen eta sentsibilizazio jarduerak Portugaleteko eta inguruetako herritarrei, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren gainean.

Rialia Industria Museoak parte hartu behar du, beraz, Kimikaren Nazioarteko Urtea dela eta antolatuko diren ekitaldietan, asmoa delarik gure gizartearen beharrizanak asebetetzea eta neska-mutilek interesez eta gogoz ikus dezaten kimika sormena ere badela eta etorkizun oparoa duela. 

Azaroaren 8tik 11ra, beraz, lantegi batzuk garatuko ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin. Lantegion helburua da, ezagutzaren balioen bitartez,  haurren eta gaztetxoen irudimena eta sormena piztea, inguruan duten mundua hobeto uler dezaten.

Ikasleen taldeak gehienez berrogeita hamarna lagunekoak izango dira, hogeita bosnako bi azpitaldetan banaturik. Egunero lantegi bi antolatuko ditugu.

Lantegien programa

Asteartetik ostiralera. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

10:00etatik 11:00etara eta 11:30etik 12:30era.

Haur Hezkuntzan “Argiak, kolorea, akzioa!”

Lehen Hezkuntzan "Minierreakzioak"

Bigarren Hezkuntzan "ADN gara"

Azaroaren 13a: Ateak zabaltzeko eguna

Museoa zabalik dagoen orduetan aldi berean ondo pasatzeko eta ikasteko hainbat jarduera eskainiko dizkiegu adin guztietako bisitariei eta bereziki 4-14 urte bitartekoei. Museoak, halaber, doako bisitaldi gidatuak egiteko aukera eskaintzen du, beti ere aldez aurretik izena emanda.

Museoan sartzea doakoa izango da.

Hona hemen, bada, azaroaren 13ko programa:

 11:00- 11:30: Zientzia kalejira

 12:00- 13:00: Zientzia ikuskizuna: “Izotza & Sua”

Espero dugu, horri guztiari esker, parte-hartzaileek eta familiakoek egun dibertigarri bezain hezigarria izan dezatela.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00