Ekintza bereziak

 

Portugaleten 2013ko ekainaren 7an lehen aipaturiko hiru entitateekin bi lankidetza-hitzarmen sinatu dute. Helburua da Portugaleten eta Bilboko itsasadarrean turismoa sustatzea Rialia Industria Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Bizkaiko Transbordadorea bultzatuz eta  “ Museoaren Lagunak “ taldekideei abantailak eskainiz.

Batetik, Bizkaiko Transbordadorea SM enpresarekiko hitzarmenak Portugaleteko turismoa sustatu nahi du. Hori dela eta, 2006an Gizadiaren Ondare izendatu zuten Bizkaiko Transbordadorea ikustera datorren turistari aukera eman nahi diote Rialia Industria Museoak duen eskaintza turistikoaz ere gozatzeko. Ondorioz, museorako sarreraren prezioan  % 50eko deskontua egingo zaio bisitariari.

Bestetik, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekiko hitzarmenak Rialia Industria Museoarekin  lankidetza ezarri nahi du. Entitate bietako “ Museoaren Lagunak” taldekideei baldintza onuragarriak eman nahi dizkiete museo horiek bisitatzeko orduan. Hartara, sarrera % 50ean geratuko da.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00