Ekintza bereziak

 

Arduraduna Mario Paniego izanik, hau da, “The flying ferry. Bizkaia Zubia eta Portugalete, 125 urte harremanetan“ erakusketaren komisarioa, parte-hartzaileek ganbera iluna sortuko dute, hainbat esperimentu egin ahal izateko. Ez da beharrezkoa aldez aurretik horretaz ezer jakitea.

Lantegia elebiduna eta doakoa da; dena den, izena eman behar da aldez aurretik Rialian, plaza kopurua mugatua delako.

Helduentzat, 2018ko irailaren 15ean eta 22ean. 10:30etatik 13:30etara.

8-16 urte bitartekoentzat, 2018ko irailaren 29an eta urriaren 6, 20 eta 27an. 10:30etatik 13:30etara.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00