Ekintza bereziak

 

Guraso eta haurren euskera suspertzeko programa

Lehen atala: Martxoaren 16tik maiatzaren 11ra.

Bigarren atala: Irailaren 14tik abenduaren 14ra

Larunbatero 12:00-13:30

Parte-hartzeko inskripzioa nahitaezkoa da.

"Portugalete Euskaraz Bizi" 2013ko  programaren bigarren atalean  , programan  orain arte parte hartu ez duten pertsonek  izango dute lehentasuna , gainerako parte-hartzaileak taldearen parte izateko, zozketaren bidez izango dira aukeratuak. Behin zozketa eginda, museoak interesatuei  zozketaren emaitzen berri emango die.

Portugalete euskaraz bizi programan ekimen  eta jolas ezberdinen bitartez  euskara sustatu nahi dugu:

1. Jolasteko Tailerrak: Martxoaren 16, 23 eta apirilaren 13 eta 20.

Euskaraz aritzeko eta jolasteko tailerrak.

  • Euskal Party
  • Safari!

Txangoa: Mendira joango gara

2. Etxea eta familia: Apirilaren 27 eta maiatzaren 4 eta 11.

Eskulanen bidez, familia eta etxeko hiztegia ikasiko dugu.

  • Etxean apaindu dezagun!
  • Zuhaitz familiarra!

Txangoa: Ibilaldira joango gara.

3. Berban berbaneko tailerrak: : Irailaren 14, 21 eta 28.

Egoera arruntetan ere euskaraz hitz egin dezakegu!

  • Beherapenetara!
  • Pizzerian!

Txangoa: Izenadubara joango gara.

4. Zinemaldia: Urriaren 5, 19 eta azaroaren 9 eta 23.

Atal honetan zinemarekin harremana duten jarduerak egingo ditugu.

  • Zineman!
  • Larbumetraia!

Txangoa: Antzerki bat ikustera joango gara.

5. Gabonak: Azaroaren 30 eta abenduaren 14.

Euskal gabonak eta ohiturak landuko ditugu

  • Gabonak

6. Gure haurren etxeko lanak egiten laguntzeko tailerra: Bi hilabetean behin.

Bertan, guraso eta seme-alabek elkarrekin etxeko lanak burutzeko aukera izango dute: alde batetik haurrek dagokien gaiaren inguruko galderak egingo dizkiete gurasoei, laguntza bilatuz, eta bestetik, gurasoek, haurrei erantzuna eman ahal izateko ere, gelan euskera-laguntzaile moduan arituko den pertsonaren arreta jasoko dute.

Inskripzioa Rialia Industria Museoan izango da

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00