Museoa

 

Itsasadarra Bizkaiak industrializazio prozesuari egin zion ekarpena izan zen. Eskualde honetan kokatuta, Portugaleten bertan, museo hau gune historikoa eta artiskoa da aldi berean, eta bere xedea, industria iraganaren aztarnak berreskuratzea eta zabaltzea. 1993an hasi ziren gaurko eraikina egiteko lanak. Birmoldatzeko obrak amaiturik, 2006ko urtarrilaren 31n ireki zituen ateak.

 Portugaleteren eta itsasadarraren arteko lotura erabatekoa da. 1322ko foruaren donazioak itsasadarreko portu-jardueraren kontrola –Bilborekin partekaturik– ekarriko zion zazpi mendetan barrena. Funtsezko berezitasun horrek eman zion nortasuna Portugaleteri eta bereiztu zuen, aldi berean, inguruetako lurretatik, morfologia fisikoan, erakundeen antolamenduan eta hiri eta ekonomia jardueretan.

 Bizkaiko paisaiaren osagairik ezaugarritsuena Zubi Esekia dugu, Euskadiko industria iraultzaren sinboloa. Bizkaiko burdingintzaren aurrerapen tekniko eta industrialak berrikuntzarako erabili zituzten  lagunen ahalmena eta kemena adierazten ditu. Alberto de Palaciosen kasua adibide adierazgarria izango litzateke.

Planoa (JPG, 741 KB)

  • 1. solairua
  • 1. solairua
  • 1. solairua
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00