Museoa

 

Bizkaiaren historia industriari lotua dago guztiz. Lurraldeko baliabideei mendeetako tradizioa eta biztanleriaren bizkortasuna gehitu zaizkie. Industria handiaren jaiotzak lurraldearen bilakaerari eragin zion. Geroago, XX. mendearen azken hereneko krisiak industria, gizartea eta paisaia eraldatu zituen, XXI. mendeko Bizkaia berria sortzeko.

XIX. mendearen hondarrean industriaren zerbitzura jarri zuten batzuek lehia eta adimena, eta indarra beste askok. Industria erabat berria, moderno eta lehiakorra zen: siderurgia, alegia. Solairu honetan, bada, industria prozesua, azpiegiturak eta kapitalaren ingurukoak aztertuko ditugu. Aldi berean, horri lotuta eta kontrajarrita, gizarte mugimendua ere jaio zen, lan eskubideen alde borrokatzeko. Hortik etorri ziren aurreneko sindikatuak.

Bizkaiko industria hainbat arlotan izan zen aitzindaria, baita artearen bildumazaletasunean ere. Industiaren helburuekin zerikusirik ez duten objektuak biltzeko asmo horrek arrazoi sendoak ditu. Itsasadarreko hirien garapenari lotua dago. Bizkaiko enpresa buruek, berriz ere Inglaterrako ereduari begira, kultura sustatu eta prozesu hori bultzatu zuten. Bilduma horien bitartez entzutea ere bilatzen zuten, beren jarduera ekonomikoei esker lortutako arrakasta arte lanetan –margo lanetan, gehienez– erakutsi nahian. Horrela arteak enpresarako ahalmena agertzen du, baita giza eta industria paisaia ere.

LAN GONBIDATUA. Atal honetan ikusgai daude, aldi batez, beste museo edo erakunde batzuetatik edo partikularren eskutik etorritako piezak.

Planoa (JPG, 772 KB)

  • 3. solairua
  • 3. solairua
  • 3. solairua
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00