Museoa

 

Banakako bisitaldiak

Museoak bisitariak erakusketa-gunean ibilbidea bere kabuz egiteko aukera ematen du. Horretarako, solairuetako horma-irudiak eta bideoak lagungarri ditu.

Ez da aurretiaz hitzordurik eskatu behar. 

Taldekako bisitaldiak

Museoak taldeka bisitaldi gidatuak egiteko aukera ematen du, gidari batek lagunduta. Honako bisitaldi gidatu hauek ditugu:

  • Museo osoko bisitaldi gidatua: museo osoa (erakusketa iraunkorra eta aldi baterakoa) bisitatzen da.
  • “ La ría, paisaje de innovación” erakusketa iraunkorraren bisitaldi gidatua.
  • Aldi baterako erakusketaren bisitaldi gidatua.

 
Bisitaldien iraupena gutxi gorabehera 50 minutukoa da. Taldeak gutxienez 10 lagunekoak eta gehienez 25ekoak dira. Hitzordua aurretiaz eskatu behar da.

Bisitaldi didaktikoak

Bisitaldi hauek lehen eta bigarren hezkuntzako ikastegiei daude zuzenduta. Azalpenak euskaraz nahiz gazteleraz ematen dira. Helburuak honako hauek dira:

  • Ikasleentzat aldi baterako erakusketak ludikoak eta didaktikoak izatea.
  • Data garrantzitsu batzuk ospatzea hala Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea edo Museoen Nazioarteko Eguna.

Bisitaldi didaktikoen iraupena gutxi gorabehera 45 minutukoa da.
Asteartetik ostiralera egiten ditugu goizez. Bisitaldian gehienez 25 ikasle sartzen dira. Hitzordua aurretiaz eskatu behar da.

Jarduera didaktikoak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00