Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 2011/07/12 bukaera 2011/08/31 

“BLG. Industria Paisaia” erakusketa aurkezten die Rialia Industria Museoak bisitariei eta ibilbidea egitera ere gonbidatzen ditu gure industriaren historian zehar.

Egileak, Fede Merinok, eta bere lan-taldeak, BLG enpresaren historia erakusten digute, enpresa horri esker XX. mendean Bilbo Handia hirigune garrantzizko eta Bizkaiko ekonomiaren pizgarri bihurtu baitzen. Izan ere, Bizkaiko Labe Garaiak euskal industriak XX. mendean izan zuen indarraren sinbolo nagusia izan da.

Argazkiek altzairuaren produkzioaren prozesua deskribatzen dute: mineralaren deskarga lantegian, manipulazioa, galdaketa labe garaian, arrabioa altzairu bihurtzea, xaflagintza isurketa jarraituan eta horietatik bobinak egitea Ansioko ijezketagunean.

Irudiek isilik eta begirune handiz jartzen digute begi aurrean lan gogor hura eta haren benetakotasun eta handitasun guztia ere bai. Nabarmentzekoak dira argi naturala erabiltzen dutelako eta langileen esfortzua eta eguneroko borroka zuzen-zuzenean  erakusten digutelako.

Liburuxka deskargatu (PDF 1,12MB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00