Hasiera 05/05/2009 bukaera02/06/2009
ESKULTURA ERAKUSKETA
Euskal Herriako eskultoreak aipatzean, Chillida, Oteiza eta Ibarrola aipatu behar ditugu ezinbestez, eta beste hainbat artegile, erakusketa honetan ezagutuko ditugunak, kasu.Burdinaren langileak dira, 1980ko hamarkan industrializazioaren goieneko aldia bizi izan zuten langileak bezala. Eskultoreek, berriz, forjaketa darabilte ez ekoizpenari begira, arteari begira baizik. Euskal Eskolako eskultoreek burdina eta altzairua darabiltzate oraindik ere beren esperimentuetan, bazterrera utzi gabe, dena den, marmola, keramika edo beira. Horrelako teknikak ditugu ikusgai erakusketa honetan; bisitarien interesa piztuko dute zalantzarik gabe.Gure inguruko artegileek batera landu dituzten abangoardiako teknika batzuk erakusten dira hemen, Rialia Industria Museoan, bisitarien atsegingarrirako eta omenaldia egin nahian burdinaren eskultoreei, Euskal Eskolari eta gure artegile hurbilenei.
José Luis González Pazos
Denbora urdina behar dut, gaueko kearen ostean, berde eta kobrean adierazi ahal izateko, zure bizkarraren kantoietarako bidean.
Txemi Díaz Novoa
Pieza talde berri honek dei egin nahi dio ikusleari, besterik ez, adierazpenaren eta, hainbatetan, irudipenaren bidez, burdinak materia gisara daukan indar itzelaz lagundurik.
Lan hautatu apur hauek metalari ekiteko modu edo teknika batzuk erakusten dituzte, nahiz eta desberdinak izan, elkarren pareko formak eraikitzeko, beti ere abiapuntua den burdinari esker.