Aldi baterako erakusketak

 

2019ko uztailaren 16tik azaroaren 24ra.

José Abel artista bilbotarraren erakusketa berriak “Blade Runner” film mitikoa du izenburutzat. Rialia Industria Museoan izango da ikusgai. Azken urteotan hark eginiko 21 olio eta zenbait akuarela daude.

Artistak ohiko paisaia ederrei iskin egiten die; ez diote ezer iradokitzen. Aitzitik, eszenatoki urbanoak eta industrialak nahiago ditu haien edertasuna azaleratze aldera. Toki horiei guztiei giro dekadentea darie. Gaurko argazkiak oinarri dituelarik oso ikuskera pertsonala birsortzen du. Itsasadarra inspirazio-iturri duenez erakusketan presente dagoen elementua da.

Artista autodidakta honek etengabe dihardu elementuekin esperimentatzen. Bere artelanetan espatulak, pigmentuak, bernizeak eta sua darabiltza. Aurrenik, margolana pintzelez margotzen du; ondoren, sua gehitzen du. Hori horrela, espazioak belzten ditu atmosfera kaotikoa bezain iluna sortzen dituelarik.

Gure herrialdean erakusketa ugari du eginda. Atzerrian ere izan ditu erakusgai, hala nola Pekinen, Moskun, Taiwanen edo Shangain.

Kartela (PDF 178KB)

Liburuxka (PDF 1MB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00