Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 14/10/2009  bukaera31/10/2009 

"Gorputza, Haragia eta Arima" erakusketa kolektiboan herrialde desberdinetako berrogei bat artistak hartzen dute parte. Nazioarteko partaidetza duen erakusketa da, hortaz, Euskal Herriaren harremanik duten edo izan duten artistez osaturik dagoena. Batzuek erakusketak  aurkeztuko dituzte Euskal Herrian, beste batzuek, ostera, elkarren arteko ezagutza edo ikerketa-lan artistiko pertsonalak direla medio dute harremana Euskal Herriarekin.

Erakusketa honetan arte garaikidearen gaineko ezaugarriak izango dira ikasgaieo-artea, pintura, eskultura, grabatua, argazkia, marrazkia, poesia, musika eta perfomanzea. Hau dela eta, publikoak arte bakoitzeko lanketan esperimentatzea da helburua, kidetasunak deskubritu eta, Artearen ezaugarri anitzen bitartez, promenade bat bezala ibiltzea erakusketan zehar.

"SOLITUDIS CARNIS"

"... Ez ote da arima bizitzaren muin, barnezolako ixiltasunaren esentzia? Ez ote da egia lerdo baten antzera maite dugunean, inperfektu eta ez gai bilakatzen garela erabat, eta sexu eta haragiaren ego bekaiztiari eutsi nahi diogula? Jainkoaren erresuman sartu garen uste osoa dugu, gainera iruzur absurdoaren jolasa luzatu baino ez dugunean, plazerraren iruzurra, alegia..."

  • Kartela
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00